XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Esteban eta Xabier gosaltzen ari dira, baina nik ez daukat astirik, ze goiz heldu behar dut ikasgelara leku ona hartzeko.

Banoa arineketan.

Bidean buruz ikasiko dut txuleta bakoitza zein lekutan daukadan.

Rauka-rauka, rauka-rauka, rauka-rauka...

8:50. Leku nahiko dexentea hartu dut ikasgelan, baina onenak okupatuta zeuden jadanik.

Badirudi jende askok daukala, nire moduan, kopiatzeko asmoa.

Batzuk mahaian idazten ari dira, beste batzuk eskuetan...

Joder, zer urduri nagoen!

Zortzi txuletak zortzi poltsiko desberdinetan dauzkat, baina ez naiz gogoratzen zein zeinetan.

Txuleten txuleta egin beharko dut presaka.

Mahaian idatziko ditut hitz batzuk klabean, nik bakarrik ulertzeko moduan.

Ea ez den fijatzen irakaslea.

PAuEz Kons1
PAuEz Kons2
PAtEz Kons3
PAtEz Kons4
TxKEz 1961

Tiki-taka, tiki-taka, tiki-taka...

9:00. Zein puntuala den irakasle kabroi hau!

Ia harrapatu nau azken oharrak egiten mahaian.

Ea zer galdetzen duen.

Egia esan, berdin dit, den-dena txuletetan daukat eta.

Gero ateratzea da kontua.

Ea ez naizen akojonatzen.

Badirudi berehala hasiko dela azterketa.